Balioak

Gizer.net kontuan hartzen eta adierazten dituen balioak honako konpromiso hauetan gorpuzten dira:

Bezeroarekiko konpromisoa

  • Jarduera zintzoa eta etikoa.
  • Konfidentzialtasuna harreman eta proiektu orotan.
  • Gure bezeroen interesa eta asebetetasuna lehendabiziko helburutzat hartzea, eta bezeroarekiko arreta ezinbesteko elementutzat izatea.
  • Hartutako konpromisoekiko eta adostutako datekiko errespetua.
  • Harreman profesional osasuntsuak, gardena keta konfiantzazko ingurunean sortu eta mantentzea.
  • Bezero bakoitzarekin buru-belarri aritzea bai bere lehiakortasun-maila hobetzeko, bai proiektuaren etekinak gora egin dezaten, betiere balio erantsiak bilatzeko asmoarekin.

Langileriarekiko konpromisoa

  • Profesionaltasuna, trebakuntza eta etengabeko prestakuntza. Gure langileak profesionalki zein pertsonalki ahalik eta gehien garatzea lortu nahi dugu.
  • Koordinatutako eta kohesionatutako lan-talde profesionalen sustapena, jardueraren oinarrizko ardatz bezala.
  • Giza baliabidea garrantzitsuena da. Taldean egindako lana motibagarriagoa, eragingarriagoa eta kalitate handiagokoa da.

Gizartearekiko konpromisoa

  • Pertsona ezinduekiko eta premiadunekiko elkartasuna.
  • Gure ingurune ekologikoa, giza ingurunea eta enpresa ingurunea zaintzeko eta hobetzeko konpromisoa.