Solferino :: Laburpena

Programa hau, Ikas ezazu musika Solferinorekin, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta dago.

Unibertsala den gairik baldin badago, hori musika da. Era batekoa edo bestekoa, klasikoa edo orain dela gutxikoa, baina pertsona orori musika gustatzen zaiola esan dezakegu.

Programaren helburu nagusietako bat ikasleak musikan murgil daitezela da; hots, musika haien bizitzako parte legez uler dezatela, soinuak ezagutu eta bereiz ditzatela eta abar. Horretarako, musikaren mundu miragarrian barneratzeko, hiru puntu edo foku desberdin erabiltzen ditu: alde batetik, ahotsa; bestetik, instrumentuak; eta azkenik, dantza. Programa honen bidez, ikasleak musika hizkuntzan ere barneratzen hasiko dira, notak irakurriz eta idatziz, eta apurka-apurka konturatuz zer-nolako garrantzia duen musika hizkuntzak musikaren munduan; bai musika ulertzeko eta baita musika sortzeko ere.

Bigarren helburu nagusia, arloari dagozkion jarduerak ugaritzeaz gain, ikasleei berrikuntza teknologikoen erabileran murgiltzeko aukera eskaintzea da. Adin honetan egoten diren jakin-min eta interesa aprobetxatu nahi dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan hain erabilgarriak izango diren euskarri informatikoetara egokitzeko.

Programak erabiltzen duen estrategia ikaslea gidatzea da, eta ez, ordea, eman behar dituen pauso zehatzak inposatzea; horrela, ikaslea bera bihurtzen da bere ikasketa prozesuaren buru, baina prozesu horretan hezitzaileak betetzen duen bitartekariaren lana ahaztu gabe.

Horrez gain, prozesu horren bidez, ikasleak bere trebetasuna neurtzen ikasiko du, eta beste alde batetik, eduki bakoitza asimilatu arte landu ahal izango du.

Aldi berean, nahiz eta programak bide bakarra ez inposatu, hezitzaileak bere ikasleen ikasketa prozesuaren jarraipen zuzen eta zehatza egin dezake.

Solferino

Albisteak

        Ver_mas_noticias