Zailtasunak gainditzeko laguntza eta zuzenketarako materiala da aurkezten dugun honako lan hau; beraz, ikasgelan erabiltzen diren ohiko materialak osatzera datorren materiala da.
Hitzezko zenbait zailtasunekin erlazioa duten hainbat ariketa proposatzen dira, irakurketa eta idazketa eskuratu eta finkatzerakoan, agertzen diren akatsak aurreikusi eta zuzentzen lagun dezaketenak, hain zuzen ere.
Akats horien artean, honako hauek azpimarra genitzake: alderantzikatzeko joera, silaben aldaketa, soinuen nahasmena, omisioa, fonemak aldatzea edota gehitzea, irakurketako eta idazketako silaba, hitz edota esaldiak zatikatzea eta abar.
Entzumenezko jatorria edota jatorri kognitiboa izan dezaketen akats horiek, ikasleak zerrenda fonikotik hitzak era egokian ez segmentatzea eragiten dute; gauzak horrela, hitzak entzumenaren bitartez antzematen dituen moduan idazten ditu, edota hitzez adierazten dituen bezala.
Esku-hartzearen ikuspuntutik, hitzen arteko ez-ohiko banaketa eta bateraketen zuzenketa, lehendabizi plano fonikotik hasi behar den prozesua da. Ikasleak hitzak bereizten ikasi behar du, bai entzuten dituenean, bai berak sortzen dituenean; hau da, ahozko mezuko hitzen segida edota zerrenda fonikoa deritzona segmentatzen ikasi behar du.
Ariketa hauek, errefortzu bat izateaz gain, errehabilitazio gisa erabil daitezke, irakurketa eta idazketa eskuratu eta finkatzeko prozesuan lehen aipatu bezalako arazoak daudenean. Zer asmorekin? Bada, arazo horiek zuzentzeko asmoarekin, irakurtzen ikasteko prozesuan trabarik egin ez dezaten.
