Ikasten ikasi 2 :: Laburpena

Ikasten ikasi 2 programa 3. eta 4. DBHko ikasleei zuzenduta dago. Programaren helburua ikasgaien ikaste-prozesua errazago egiteko ikaste-metodo bat eskaintzea da. Nola lortzen da hori?

  • Irakurketa-abiadura hobetuta.
  • Ikasi beharreko testuaren ideia nagusiak identifikatuta edo testuari buruz galde dezaketena antzemanda.
  • Azpimarratzea erabilita.
  • Laburpena landuta: omisio-, integrazio- eta orokortze-laburpena.
  • Testu bateko informazioa eskema batean egituratuta.
  • Azalpena eta berrikuspena lantzeak duen garrantziaren berri emanda.
Ikaste-prozesuan arrakasta izateko, berebiziko garrantzia dauka ikasleak bere burua ezagut dezala, eta ikaste-prozesuan zuzen eta oker egiten dituen gauzak aitor ditzala. Zer jakin behar du bere burua ezagutzeko?
  • Ikasketarekiko duen motibazio-maila, hau da, zertarako ikasten duen.
  • Errendimendua hobearaziko dioten zenbait trikimailu.
  • Bere ikaste- edo kontzentrazio-kurba zein den ikasgaiei nola heldu planifikatzeko.
Puntu horiek programaren sarreran azaltzen dira eta haien helburua ikaslearengan gogoeta eragitea da. Hainbatetan ikaslearengan “hutsuneak” sumatzen ditugu ikasgaiaren ikasketa arrazional eta egituratura iristea oztopatzen diotena.

Heldugabetasuna adierazten duten ezaugarri horiek agertzen dituztenez, memorian eta errepikapenean oinarritutako ikasketari ekiten diote, ez baitute beste irtenbiderik aurkitzen; hots, aurretiazko trebetasunak izenekoetan ez dute behar adinako mailarik azaltzen. Zein dira aurretiazko trebetasun horiek?

  • Hitzen ulermena: adierazpenak menderatzea, hiztegia, kategoriak, sinonimoak eta antonimoak.
  • Arrazoitzea: ulermenezko irakurketa burutzea akatsak eta absurduak antzemateko. Ondorioztatzen jakitea eta baita datuak asimilatzeko eta gordetzeko gai izatea ere.
  • Ulermena: gauza bera beste era batera esatea. Ideien kausazko, ondoriozko, helburuzko erlazioen ulermen-maila adierazten duten juntagailu-hitzak menderatzea.
  • Iragartzen jakitea: testu berriak emango dion informazioa aurretiaz ezagutzea; horrela, lehendabiziko irakurraldian informazio hori antolatu ahal izateko.
Programak gune bakoitza eta ariketa bakoitza independenteki ebaluatzea ahalbidetzen du ikaslearen maila zein den ezagutzeko. Aurretiazko trebetasunetan ahultasunak antzemanez gero, aspektu horiek azpimarratzea aholkatzen da ikasketa-metodoa hasi aurretik.

Ikasten Ikasi 2

Albisteak

        Ver_mas_noticias