Erantzun anitzeko galderak erabiliz, Euskararen Web Jolasa proiektuak Batxilergoan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko materiala aurkezten du.
Jokoa edozein mahai-jolasen antzekoa da. Banaka edota taldeka jolas daiteke, eta horrek hainbat testuingurutan erabiltzea ahalbidetzen du.
Jolasaren edukia hainbat gunetan banatuta dago, hala nola:
- Aditza
- Gramatika
- Perpausa
- Semantika (edota lexikologia)
- Literatura
- Ortografia eta puntuazioa
Gune hauetako bakoitzak gutxienez 40 galdera ditu. Galdera hauek hezitzaileek edo zentroek aldatu, eguneratu eta osatu egin ahalko dituzte. Horrez gain, beste zentroetako kideekin konparti ditzakete.
