Euskaraz barra-barra I 2. DBHko ikasleei euskara ikasten laguntzeko programa da.
Programa sei unitate handik osatzen dute:
- Zirt edo zart
- Euskaraz eta kitto!
- Zure hobe beharrez, aholkuak
- Zenbat buru hainbat aburu
- Kontu-kontari
- Zehazki
Unitate hauetan guztietan hizkuntzarekin lan egitea da helburu, hizkuntza bera erabiliz. Trebatuko zara azalpenak ematen, konbentzitzen, gertatuak kontatzen, iritziak eta azalpenak ematen ... . Trebatze lan hori behar bezala egin ahal izateko, eredugarri diren ahozko eta idatzizko testuekin egingo duzue topo. Horiek dira oinarri aipatu lana egiteko.