:: Resumen :: Contenido :: Descripción :: Requisitos :: Descargas :: Compra y registro

 

Ikasten ikasi 2 :: Descripción

1 - Sarrera:

  • Motibazio-testa
  • ikasteko, lehenengo eta behin behar duguna nahi izatea da. Motibazioa edozein jardueraren abiapuntua da, eta bera gabe jardueraren arrakasta zalantzazkoa da. Hori dela eta, motibazio-testaren emaitzetatik abiatuta, gogoetarako eta aldaketarako atal bat sortu nahi izan dugu. Testaren emaitzek, batetik, ikaslea bere motibazioari buruz gogoeta egitera bultzatuko dute, eta, bestetik, irakasle eta gurasoekin eztabaidatzeko gaia izan daiteke.
  • Aholkuak
  • jarraian, ikaslearen errendimendurako lagungarriak izango diren zenbait gomendio eskaintzen dira, eta baita
  • Planifikazio-programa
  • aholkuak eskaintzeaz gain, ikasketa-plangintza bat ere eskaintzen da, ikasgaien zailtasunaren araberakoa eta bakoitzaren kontzentrazio-kurbaren araberakoa dena.

2 - Aurretiazko trebetasunak:

  • Hitzen ulermena
  • sarritan, ulermenaren arazoa hitz egiteko ahalmenaren urritasunagatik gertatzen da. Ikasleak ez du ulertzen zergatik ez dituen hitzak ezagutzen, ez du kategorizatzen edota ez da testuinguruan oinarrituz esanahia ateratzeko gai.
  • Arrazoitzen jakin
  • garrantzitsua da ondo irakurtzea eta irakurritakoa ulertzea, konprenitu ahal izateko. Zenbaitetan ikasleak irakurri egiten du, baina ez doa haratago, hau da, ez du esanahia eta ideien arteko harremana aztertzen. Laburpenak eta eskemak egin ahal izateko, nahitaezkoa da irakurritakoari buruz arrazoitzen jakitea.
  • Ulermena
  • testu bat ulertzen denean, gai izan behar dugu beste era batera azaltzeko, eta helarazten ari zaizkigun ideiak hautemateko. Horrez gain, hitz jakin batzuen (lokailuen) funtzioa menperatu behar dugu. Lokailuek ideien arteko harremanak eraldatzen dituzte. Kausazko harremanak izan daitezke (zeren), aurkazkoak (baina, hala ere, aldiz) kontzesiboak (arren, nahiz eta) eta abar.
  • Iragartzen jakin
  • testu baten aurrean gaudenean, dagoeneko badakizkigun edukiak eduki berriekin harremanetan jartzen jakin behar dugu. Horrek izugarri laguntzen digu informazioa antolatzeko garaian. Haurrak ez badauka errealitateari buruzko egitura egonkorrik (testua), ezin du aurreikuspenik egin. Egitura egonkor horiek erakutsi behar zaizkie, eta ulermen-prozesuan erabiltzera bultzatu aurreikuspenak egiteko.

3 - Metodoa:

  • Irakurketa azkarra
  • adin hauetan irakurketak erabat integraturik egon behar du, eta azkartasun egokia izan behar du. Dena dela, sarritan lehenengo maila honetan irakurketarekin zailtasunak dituzten ikasleak aurkitzen ditugu. Horregatik, atal hau landu nahi izan dugu irakurketa-abiadura potentziatu eta hobetzeko. Testuaren irakurketa azkarrak testuarekiko lehendabiziko kontaktua ezarri eta zertaz doan jakinarazten digu. Azkar egin beharreko zerbait da, beraz; azkartasunak denbora aurreztuko du.
  • Irakurketa arretatsua
  • bigarren atal honetan, abiadura ez da garrantzitsua, baizik eta ideiak barneratzea eta informazioa antolatzea. Ikasleak paragrafo bakoitzaren gaiaz ohartzen eta azalpen horri dagokion galdera sortzen jakin behar du.
  • Azpimarratu
  • ideia nagusiak eta bigarren mailakoak paragrafoka identifikatzeko unea da.
  • Laburtu
  • aurreko bi atalak egokiro burutu baditugu, testuaren laburpen bat egiteko garaia da. Horretarako, ezabaketa-, integrazio- eta orokortze-teknikak erakutsi behar zaizkio ikasleari.
  • Eskema
  • izugarri erraztuko dute informazioaren integrazioa. Eskema bat egitea testua antolatuta dagoen moduaz konturatzea da. Bost antolaketa-modu daude:
    • Aurrekariak-Ondorioak
    • Arazoa-Konponbidea
    • Konparazioa
    • Deskripzioa
    • Sekuentzia
    Programa honetan azken hiru moduetan oinarritu gara. Helburua zera da: ikasleak testu horiek identifikatzen eta bereizten jakitea.
  • Azaldu eta berrikusi
  • azkenik, hainbat aholku eskaintzen dira informazioa ahalik eta ondoen grabaturik gera dadin, eta azterketan zer esan ez dakigula geratzea saihets dezagun.
Noticias

        Ver_mas_noticias