:: Resumen :: Contenido :: Descripción :: Requisitos :: Descargas :: Compra y registro

 

Ikasten ikasi :: Descripción

Hemen programak dituen osagai guztiak zerrendatzen dira: guneak, atalak, azpiatalak eta jokoak. Osagai guzti hauen deskripzio zehatzagoa eskuliburu honetako 6- “Sarrera” gunearen deskripzioa izeneko puntutik aurrera irakur daiteke.

1 - Sarrera:

  • Motibazio-testa
  • Egia da gaitasunak, bakoitzak dauzkan oinarrizko ezagupenak eta ikasteko tekniken eta ohituren erabilpen egokiak oso garrantzitsuak direla, baina motibazioa da hori guztia praktikan jartzea ahalbidetuko dizuna.
  • Aholkuak
  • Ikasteko erari buruzko zenbait aholku ematen dira ikastordu horiek erabat emankorrak izan daitezen.
  • Planifikazio-programa
  • Ikasketa-moten eta denboren planifikazio osatu bat eskaintzen da, bakoitzak duen kontzentratzeko zailtasunaren arabera.

2 - Aurretiazko trebetasunak:

  • Hitzen ulermena
    • Zer esan nahi du?
    • Jokoaren helburua zera da: aurkezten den esakunearen esanahia identifikatzea ematen diren hiru aukeren artean.
    • Zertan dute antzik handiena?
    • Jokoaren helburua zera da: ematen diren bi hitzen arteko antzekotasunik egokiena zein den adieraztea.
    • Sinonimoak eta antonimoak
    • Jokoaren helburua zera da: ematen diren bi hitzak elkarren artean sinonimoak ala antonimoak diren esatea.
  • Arrazoitzen jakin
    • Egia edo gezurra
    • Jokoaren helburua zera da: testuak dioena egia ala gezurra den zehaztea.
    • Pentsatu eta erantzun egiten dut
    • Jokoaren helburua zera da: testu bat eta testuari buruzko galdera bat emanda, zuzena den erantzuna hautatzea.
    • Zer falta da?
    • Jokoaren helburua zera da: hutsunea duen esaldia ematen diren lau hitzetako batekin betetzea.
    • Zer dago sobera?
    • Jokoaren helburua zera da: sekuentzia osatzen duten hitzen artetik, besteekin harremanik ez duena zein den adieraztea.
  • Ulermena
    • Nola esango dut?
    • Jokoaren helburua zera da: esaldiak adierazten duen esanahi bereko beste esaldia hautatzea.
    • Nola batera dezaket?
    • Jokoaren helburua zera da: esaldiko ideia nagusiak batzeko, falta diren lokailuak aurkitu eta zentzuzko esaldi bat eratzea.
  • Iragartzen jakin
    • Zer azaldu behar dut?
    • Jokoaren helburua zera da: gai bateko hiru ideia nagusiak aurreikustea sei ideia posibleetatik.

3 - Metodoa:

  • Irakurketa azkarra
    • Azkartasuna
      • Non dago?
      • Jokoaren helburua zera da: jokoaren hasieran azaldutako eredu-hitzaren berdina den hitza aurkitzea.
      • Zer dago gaizki?
      • Jokoaren helburua zera da: testuan dauden akatsak aurkitzea denbora agortu aurretik.
      • Silaba berdinak
      • Jokoaren helburua zera da: erakusten diren bi hitzek komunean duten silaba identifikatzea
    • Arreta eta kontzentrazioa
      • Zeinuak zirriborratu
      • Jokoaren helburua zera da: ereduko zeinuak aurkitzea denbora agortu aurretik.
      • Letrak zirriborratu
      • Jokoaren helburua zera da: ereduko bokalak eta kontsonanteak aurkitzea denbora agortu aurretik.
      • Zenbakiak zirriborratu
      • Jokoaren helburua zera da: ereduko zenbakiak aurkitzea denbora agortu aurretik.
      • Zeinuak eta zenbakiak zirriborratu
      • Jokoaren helburua zera da: sekuentziako zeinu bakoitza identifikatzea denbora agortu aurretik.
      • Letrak ordenatu
      • Jokoaren helburua zera da: letrak alfabetoaren arabera ordenatzea denbora agortu aurretik.
    • Irakurketa orokorra
      • Irakurketa orokorra
      • Jokoaren helburua zera da: pantailan agertzen diren hitzak eta esaldiak irakurtzea, eta, ondoren, egiten den galderari zuzen erantzutea.
  • Irakurketa arretatsua
    • Zertaz hitz egiten didate?
    • Jokoaren helburua zera da: esaldiaren ideia nagusia zein den aurkitzea.
    • Zer galde dezaket?
    • Jokoaren helburua zera da: esaldi bati buruzko galdera bat osatzea, ematen diguten galdera-partikula erabiliz.
  • Azpimarratu
    • Azpimarratu
    • Jokoaren helburua zera da: esaldi bateko ideia nagusia bigarren mailako ideiatik bereiztea.
  • Laburtu
    • Zer ken dezaket?
    • Jokoaren helburua zera da: ideia nagusiari ezer berririk gaineratzen ez dioten garrantzirik gabeko hitzak zein diren adieraztea.
    • Nola adieraz dezaket laburrago?
    • Jokoaren helburua zera da: hitz batzuen kategoria aurkitzea, edota hitz horiek barneratzen dituen esapide bat aurkitzea.
    • Honako hau dute mintzagai
    • Jokoaren helburua zera da: testuaren ideia orokorra aurkitzea.
  • Eskema
    • Eskemak
    • Jokoaren helburua zera da: eskema bat egiten ikastea, horretarako dauden eskema-motak zein diren eta zein kasutan erabiltzen diren ezagututa.
  • Azaldu eta berrikusi
  • Atal honetan, azterketen aurrean jarraituko beharreko urrats batzuen berri ematen da.
Noticias

        Ver_mas_noticias