:: Resumen :: Contenido :: Descripción :: Requisitos :: Descargas :: Compra y registro

 

Euskararen Web Jolasa :: Descripción

Euskararen Web Jolasean zehar honako gai hauek lantzen dituzten galderak azaltzen dira:

  • Aditza
  • Gramatika
  • Perpausa
  • Semantika (edota lexikologia)
  • Literatura
  • Ortografia eta puntuazioa

Galdera horiek nolakoak diren jakin dezazuen, gai bakoitzeko galdera bi jarri dizkizuegu adibide gisa:

  • Perpausa
    • 1 - Izena ISren ardatza da; izenak mota askotakoak izan daitezke. Azpiko zerrendan agertzen direnetatik zein ez da izen mota bat:

        a) Bereziak
        b) Zenbakarriak
        c) Ordinalak
        d) Bizigabeak

      2 - Zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz sortzen diren determinatzaileak zer izen dute?

        a) Zatiki
        b) Ehuneko
        c) Kardinal
        d) Banatzaile
  • Aditza
    • 1 - Jarraipen bat okerra da. Eguraldi ona izanez gero, ...

        a) joaten gara bihar mendira?
        b) bihar gurekin mendira, bai?
        c) etorriko zara mendira gurekin?
        d) bihar mendira etorriko zinateke?

      2 - Bete hutsunea aukera zuzenarekin. Harria airera botatzen baduzu, alde egizu berehala, harria buru gainera eror ez ______.

        a) diezazun
        b) dakizun
        c) zaizun
        d) zaitzan
  • Gramatika
    • 1 - Jarraitu esaldia. Lagun batek loteria tokatu zaiola esan dit, baina...

        a) gezurra delaren susmoa daukat.
        b) gezurra deneko susmoa daukat.
        c) gezurra dela susmoa daukat.
        d) gezurra den susmoa daukat.

      2 - Zeinek adierazten du esaldi honen esanahi bera? Azkarra zara, gero!

        a) Azkarra zara orain eta izango zara gero ere.
        b) Izatez azkarra zara, baina...
        c) Benetan zara azkarra.
        d) Ez zara oso azkarra.
  • Lexikologia /Semantika
    • 1 - Aukeratu hitz egokia. Bertso-saioa ______ gainean egin zuten.

        a) oholtza
        b) oholdegi
        c) zurgintza
        d) egur meta

      2 - Aukeratu hitz egokia. Maindireak ______ eta armairuan gordeko ditut.

        a) gurutzatu
        b) tolestu
        c) bikoiztu
        d) lautu
  • Literatura
    • 1 - Beste kultura batzuen berpiztean gertatu zen bezala, euskal letren historian aipagarriak dira Lore Jokoak; baina nork eratu zituen lehendabizikoz 1853an Urruñan (Lapurdi)?

        a) Joan Batista Elizanburuk
        b) Resurreccion Maria Azkuek
        c) Anton Abadiak
        d) Jean Haritxelharrek

      2 - Euskaltzaindia Euskararen Akademia dela esan genezake. Honako hauetatik nor ez da izan sekula euskaltzainburu?

        a) Resurreccion Maria Azkue
        b) Luis Villasante
        c) Jose Migel Barandiaran
        d) Andres Urrutia
  • Ortografia eta puntuazioa
    • 1 - Hitz-zerrenda hauetako zeinetan daude ortografia-akatsak?

        a) Baitakit, baikenuen, bainintzen
        b) Eskarmentua, hospitalea, textua
        c) Energiarik gabe, lotsarik gabe, arnasarik gabe
        d) Ziur, leuna, ilargia

      2 - Honako esaldi hauetatik, zein dago zuzen idatzita?

        a) Nigarrez hazi zen farre egi ziotenean.
        b) Nigarrez hasi zen barre egi ziotenean.
        c) Negarrez hazi zen parre egin zihotenean.
        d) Negarrez hasi zen barre egin ziotenean.

        Ver_mas_noticias

Noticias