:: Resumen :: Contenido :: Descripción :: Requisitos :: Descargas :: Compra y registro

 

ALY :: Descripción

Programan agertzen diren jarduerak:

  • Parekatu zutabeak
  • Jarduera honetan, umeak ezkerreko zutabean azaltzen den hitz bakoitza, eskuineko zutabeko dagokion irudiarekin parekatzen daukan trebetasuna agertu behar du.
  • Bingoa
  • Jarduera honetan, umeak bingoaren jokoan nolako trebetasuna duen agertu behar du. Bolaren barruan irudi bat era aldakorrean agertzen da, eta umeak agertzen zaion taulan irudi bera aurkitu behar du.
  • Memorizatu
  • Jarduera honetan, umeak irudi-bikoteak gogoratzen eta aurkitzen duen trebetasuna eta arintasuna agertu behar du.
  • Aginduak
  • Jarduera honetan, umeak ordenagailuak ematen dizkion agindu batzuk bete behar ditu. Umeak burutzen dituen ekintzak honako hauek dira: biribildu, zirriborratu, seinalatu, margotu, birpasatu.
  • Osatu silabak
  • Jarduera honetan, umeak falta diren silabekin hitzak osatzen duen trebetasuna agertzen du.
  • Kromo-bilduma
  • Jarduera honetan, umeak kromo-bilduma bat betetzen duen trebetasuna agertzen du. Era aldakorrean agertzen dira bi irudi, eta umeak taulan ipini behar ditu.
  • Bete hutsuneak
  • Jarduera honetan, umeak esaldi batzuetako hutsuneak betetzen duen trebetasuna agertu behar du. Hainbat esaldi erakusten zaizkio, bete beharreko hitzak sartzeko hutsunea dutenak.
  • Irudiak
  • Jarduera honetan, umeak esaldi bat dagokion irudiarekin erlazionatu behar du. Esaldi batzuk eta atxikitako irudiak erakusten zaizkio.
  • Asmakizunak
  • Jarduera honetan, umeak egin behar duena zera da: esaldi bat agertzen den irudi batekin erlazionatzea. Esaldi batzuk eta atxikitako irudiak erakusten zaizkio.Esaldiek asmakizun-kutsua dute.
  • Nork dio?
  • Jarduera honetan, esaldi bat agertzen den irudi batekin erlazionatu behar du umeak. Esaldi batzuk eta atxikitako irudiak erakusten zaizkio.

Programan agertzen duen jokoak:

  • Puzzlea
  • Joko honen zertarakoa honako hauxe da: umeak argazki baten puzzlea egitea, pantailan aurkezten zaizkion pieza batzuekin.
  • Kraterrak
  • Umeak saguaren bidez burbuilak leherraraziz, puntuak erdiestea da joko honen helburua. Burbuilak planetako kraterretatik ateratzen dira.
  • Akatsak
  • Jokoaren helburua umeak bi irudiren arteko bost ezberdintasunak aurki ditzala da.
  • Simonek dio
  • Joko honen xedea honako hau da: umeak kolore-sekuentzia bat gogora dezala eta sekuentzia horri jarraituz jokoaren botoiak saka ditzala.
Noticias

        Ver_mas_noticias