Hirugarren sektoreari zuzendutako zerbitzu teknologikoak
Hirugarren sektorea izenpean dauden erakunde-multzoa elkarteek, fundazioek, gobernuz kanpoko erakundeek eta irabazi-asmorik ez duten beste erakundeek osatzen dute. Horiek enpresek egiten dituzten antzeko lanak burutzen dituzte, baina bestelako motibazioak bultzaturik. Gure proposamena aholkularitza teknologiko baten antzeko zerbitzuak burutzea da, arrazoi anitzengatik informatizazioa urria den, zaharkitua dagoen eta eraginkorra ez den sektorean ahalbide teknologikoak barneratzeko helburuarekin; batez ere, web teknologien, multimediaren eta gailu mugikorren alorrean.
Enpresentzako teknologia irisgarriari buruzko aholkularitza eta garapena
Teknologiak ahalmena dauka zenbait ezintasun duten pertsonei sarbidea ahalbidetzeko beste era batean eskuraezinak izango zituzketen zerbitzu eta edukietara. Paradoxikoa da gaur egun garatutako soluzio gehienek ez dutela kolektibo hori kontuan hartzen ekoizpen edo soluzio teknologikoak diseinatzerako garaian. Ondorioz, beste oztopo bat sortzen da pertsona ezinduentzat.
Legeriak dagoeneko bere gain hartzen du alor horretan nazioarteko araudia betetzeko nahitaezkotasuna. Hala ere, garatzaile eta erabiltzaile askok ez dituzte ezagutzen zein ezaugarri diren beharrezkoak eta desiragarriak softwarearen diseinua eta edukiak irisgarriak izan daitezen (ez bakarrik Interneten, beste zenbait alorretan ere: kudeaketarako softwarean, multimediakoan, eta abar).
Gure ikuspuntua zera da: "ororentzako diseinua" delakoak garatutako soluzioak hobetzen dituela, eta ez ezindutako pertsonentzat bakarrik, baita erabiltzaile guztientzat ere. Gainera, ikuspuntu hori aplikazio bat diseinatzeko prozesuan hasierako unetik presente badago, ez ditu prozesu horren kostuak garestitzen.
Haurren heziketan, unibertsitate-mailan eta enpresa-mailan izandako gure esperientzia pertsonaletatik abiatuta, egiaztatu ahal izan dugu multimediak hezkuntza-munduan erabilia izateko dituen aukera handiak. Oso erakargarria da, motibazioa sortzen du, edukien helaraztea sinplifikatzen du, hezitzaileen eta ikasleen arteko interakzioa errazten du, ikastearen analisi hobea egitea ahalbidetzen du, eta hezkuntza-prozesua hainbat arlotan hobetzea posible egiten du.
Proiektuak euskaraz
Teknologiek, bereziki Internetek, hizkuntza- eta kultura-eskema bakarrak bultzatzeko arriskua dute, hizkuntza gutxiengodun eta tokiko kultura-ingurunearen kaltetan. Jaio garen eta gure jarduera garatzen dugun lekuan kokatuta gaudela, teknologia eleaniztuna sortzeko konpromisoa hartzen dugu: batetik, euskararen erabilera ahalbidetzeko, eta, bestetik, beste hizkuntza-inguruneetara egokitzapena errazteko. Horrez gain, euskal kulturaren ondarea aberastuko eta hedatuko duten proiektuak garatzeko konpromisoa ere gure gain hartzen dugu.
I+G+B proiektuak (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza)
Ohikoa da enpresa bateko egunerokotasunak ikerkuntza eta berrikuntza arloak alde batera uztea, ia esklusiban garapenean aritzeko. Uste dugu lehiakorrak izateko soluzioen ikerkuntza- eta berrikuntza-prozesuetan inbertitu behar dela, eta beharrezkoa dela partzuergoak ezartzea erakunde garatzaileen, ikertzaileen eta erabiltzaileen artean. Horretarako, esperientzia daukagu unibertsitate eta ikerkuntza-zentroei akordioak planteatzeko garaian, zein haiei gurekin batera proiektuak egitea proposatzerakoan.