Gizer.net gizartearen alde nabari jarduten duen enpresa da, ez bakarrik duen filosofiagatik, baita garatzen dituen proiektuengatik ere. Hori dela eta, nahitaezkotzat jotzen du irisgarritasuna, edozein ezgaitasun duten pertsonek gure produktuetara sartu eta produktu horiek erraz eta egoki erabili ahal izan ditzaten.
Webgunearen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko asmoz egindako gure lanak, ez du esan nahi web orrialdean nabigatzea edota sartzea oztopatzen duen aspekturen bat ez dagoenik. Oztopo horiek zenbait erabiltzailek, nabigatzailek, laguntza teknikok edota erabilpen testuinguru jakinek izan ditzaketenak dira. Horrela izanez gero, zure laguntza eskatzen dugu hobetzen jarraitzeko; gauzak horrela, bidal iezaguzu mezu bat mezu bat honako helbide honetara, mesedez: webmaster@gizer.net
Webgunearen egitura eta bertan nabigatzea errazten duten laguntzak ulertzeko, honako gune hauek deskribatzen ditugu jarraian:
Webguneko mapa
- Aurkezpena
- Zerbitzuak
- Proiektuak
- Harremana
Web orrialdeen egitura orokorra
www.gizer.net webguneko informazio-bloke nagusiak honako hauek dira:
- Goiburua. Goiburuan gizer.net enpresaren logotipoa dago, zeina hasierako orrialdera joateko lotura bat den. (haren bidez hasierako orrialdera itzul daiteke). Horrez gain, hizkuntzaz aldatzeko aukera ere badago (euskaratik gaztelaniara edota gaztelaniatik euskarara). Azkenik, webguneko eremu pribatura sartzeko asmoz ,saioa hasteko aukera ere eskaintzen da.
- Menu nagusia. Lehenengo mailako aukerak biltzen ditu: aurkezpena, zerbitzuak, proiektuak eta harremana.
- Bigarren mailako menua. Menu honek bigarren mailako aukerak aurkezten ditu, menu nagusian hautatutako aukerari dagozkionak.
- Albisteak: web orrira gaineratutako azken albisteen izenburuak, datak eta laburpenak aurkezten ditu. Albiste bakoitzeko “Ikusi testua” izeneko esteka bat dago albistea osorik irakurtzeko.
- Estekak: gizer.net garatzen duen jarduerarekin erlazioa duten estekak aurkezten dira.
- Bigarren mailako menutik hautatutako eduki nagusia.
- Web orriaren oina: eduki osoaren amaiera.
Nabigaziorako laguntzak
- Estekek argi eta garbi adierazten dute zein den haien norakoa; anbiguotasunak ekidin ditugu eta testuingurutik kanpo zentzua izan dezaten saiatu gara.
- Eduki guztia, kanpoko estekak salbu, leiho berean ikusiko da. Haatik, horrela ez bada, nabigatzailearen leiho berri bat zabalduko zaiola ohartarazten zaio erabiltzaileari.
- Diseinua CSS estilo-orriak erabiliz garatu da, eta horrek erabiltzailearen ezaugarrietara hobeto egokitzea ahalbidetzen du, eta baita haren egituraketa zuzena ere aukera hau gaituta ez dagoen egoeretan.
- Web orrietako edukiaren egitura iraunkorra da webgune guztian zehar.
- Sail bakoitzeko goiburuek webguneko sail nagusienetatik nabigatzea ahalbidetzen dute, sail horietako edukia eta egitura hierarkikoa deskribatzeaz gainera.
Atzipen azkarreko teklak
Nabigazioa errazteko, atzipen azkarreko zenbait tekla gaitu dira web orri bakoitzeko atal nagusienetara sarbide zuzena izateko. Tekla horiek honako konbinazioen bidez aktibatzen dira:
- Internet Explorer 4.0 (Alt + atzipen azkarreko tekla)
- Internet Explorer 5.0 edo goragokoak (Alt + atzipen azkarreko tekla + enter)
- Netscape (Alt + atzipen azkarreko tekla)
- Mozilla (Alt + atzipen azkarreko tekla)
- Safari (Ctrl + atzipen azkarreko tekla)
Atzipen azkarreko teklak:
0: Webgunearen irisgarritasuna
1: Hasiera, orri nagusia
2: Harremana
Araudia
Gure webguneko web orrialdeek WAI (Web Accessibility Initiative) erakundeak jarritako jarraibideen A bikoitza izeneko maila betetzen dute. Horrek zera adierazi nahi du: ezgaitasunen bat duten pertsonek aurkezten den edukia antzeman, ulertu eta berarekin lan egin dezaketela. Hala ere, gerta daiteke zenbait erabiltzailek arazoak izatea sartzeko garaian. Hori bada zure kasua, jar zaitez gurekin harremanetan honako posta helbide honen bitartez: webmaster@gizer.net Irisgarritasunari buruzko jarraibideen inguruan informazio gehiago jasotzeko, WAI erakundearen webgunea kontsulta dezakezu.
Gure webguneak W3C (World Wide Web Consortium) erakundeak garatutako XHTML 1.0 eta CSS 2 estandarrak ere betetzen ditu, eta horrek W3C erakundearen estandarrak eta gomendioak jarraitzen dituen edozein nabigazio-tresna bidez webguneko informaziora sartu ahal izatea bermatzen du. XHTML 1.0 eta CSS 2 izeneko estandarrei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, W3C erakundearen webgunea kontsulta dezakezu.